Gabonak igaro eta handik sei hilabetera udako solstizioa heltzen da, urteko egunik luzeena eta beraz, gaurik laburrena da. Hau da, eguna luzeagoa da eta beranduago iluntzen du. Hori, ekainaren 21ean gertatzen da. Egun horretan uda hasten dela esaten dugu. San Juan jaiak egun hori ospatzen du. Europa osoan ospatzen den jaia da .
Antzina-antzinatik udako solstizioak garrantzi handia izan du. Iparraldeko hemisferioan urteko gaurik laburrena da eta horrek esan nahi du argitasuna iluntasunari gailentzen zaiola. Urtean eguzki ordu gehien dituen eguna da, eta horregatik, eguzkiari eskainitako gurtze eguna zen.
Gero, egun hori San Juan bezperan (ekainaren 23an) ospatzen hasi zen.Egun horretatik aurrera egunak laburragoak eta gauak luzeagoak izangodira. Bestalde, udari ongi etorria emateko gaua dela esan daiteke. San Juan bezperako gauaren protagonista sua da. Gau berezia da Euskal Herrian, lehengo pentsaera eta bizimoduan oinarrituz, sua gauza txarretatik aldentzeko eta gauza onak babesteko egiten zen. Mendezmende, magia pixka batekin, belaunaldiz- belaunaldi hedatu den ohiturada. Horrela, urtea ondo joango zela pentsatzen zuten.
Ohiturari jarraituta, jendea suaren inguruan batzen da gaitzak aldendu nahian eta horretarako suaren gainetik salto egiten dute. Aurrerantzean urte on bat izateko, usadioaren arabera hiru aldiz egin behar omen da jauzi suaren gainetik . Hori bai, salto kopuruak bakoitia izan behar du. Jendeak, suaren inguruan batzen denean, honako hitz hauek eskaintzen dizkio suari:
"San Juan, zelan etorri, halan joan"
“San Juanetan eguzkiak dantzan”
Egunik luzeena San Juanena; gaurik luzeena, Santa Luziena.
Euskal Herrian San Juan eguna oso egun handia da eta milaka urtetako tradizioak gordetzen dira egun horri loturik: ihintzak bustitako belarraren gainean oinutsik ibiltzeko edo bainatzeko ohitura, urte osorako osasuna emateko; elorri zuriaren eta lizarraren adarrekin ateak eta leihoak edertzeko ohitura, etxea tximisten aurka babesteko; edo herriko plazan San Juan arbola izenekoa jartzea.
Udako solstizioa beste modu askotan ere ospatzen da munduan zehar. Esaterako, ekainaren 21an Musikaren Europako Eguna ospatzen da 1982an egin zuten lehen aldiz, Frantzian. Handik aurrera Europako ehunka hirik bat egin zuten ospakizunekin, baita euskal hiriek ere.
Hemen ipini ditugu zuek ikusteko San Juan eguneko dantza, abesti eta ohitura batzuk:
SAN JUAN ZORTZIKOA
http://www.youtube.com/watch?v=8pIYn-J39XI
AZERI DANTZA (HERNANI)
http://www.youtube.com/watch?v=OVEQCpXgTYY&feature=related
SAN JUAN INGURUKO DANTZAK ETA OHITURAK
http://www.youtube.com/watch?v=WrrgtkQoSj4&feature=related
SAN JUAN ABESTIA, ARRASATE (GIPUZKOA)
http://www.youtube.com/watch?v=h4nJboCwhiM
AZERI DANTZA (HERNANI)
http://www.youtube.com/watch?v=OVEQCpXgTYY&feature=related
SAN JUAN INGURUKO DANTZAK ETA OHITURAK
http://www.youtube.com/watch?v=WrrgtkQoSj4&feature=related
SAN JUAN ABESTIA, ARRASATE (GIPUZKOA)
http://www.youtube.com/watch?v=h4nJboCwhiM